Eneko eta Iker Sarasua Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketan lehiatuko dira bihar

Julene Frantzesena 2020ko urr. 16a, 08:56
Eneko Sarasua eta June Elorza 2018ko txapelketa batean.

Bihar, zapatua, izango da txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan (18:00). Eneko Sarasuak June Elorza izango du dantzarako bikote, eta Iker Sarasuak Enara Arrizabalaga. Urtero legez, hainbat sari banatuko dituzte saioa amaitzean.

Bihar, zapatua, izango da Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketa Seguran (Gipuzkoa), eta hamalau bikote ariko dira nor baino nor lehian. Azkoitiko ordezkaritza ere izango da hain entzutetsua den txapelketan; izan ere, bi dantzari azkoitiarrak dira: Iker eta Eneko Sarasua.

Honako dantzari hauek parte hartuko dute txapelketaren 44. edizioan:

  • Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia)
  • Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)
  • Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo (Azpeitia)
  • Maitane Irurzun eta Gorka Duran (Aduna eta Villabona)
  • Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza (Azpeitia)
  • June Elorza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  • Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  • Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)
  • Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta (Azpeitia)
  • Leire Eizmendi eta Gorka Kerejeta (Errezil eta Azpeitia)
  • Maren Galvez eta Gorka Granado (Oiartzun eta Sopela)
  • Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (Legazpi)
  • Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia)
  • Maite Beobide eta Mikel Subinas (Azpeitia)

Saioa 18:00etan hasita egingo dute, Baratze pilotalekuan. Dantzariek zortzi pausoko fandangoa dantzatu beharko dute txistuz eta albokaz lagunduta, eta arin-arina, trikitiarekin. Urtero legez, hainbat sari banatuko dute: Segurako Udalaren sari nagusia, bigarren saria, hirugarren saria, Guillermo Areizaga sari berezia –lehen aldiz aurkezten direnen artean–, jantzi onenaren saria, herriko bikote onenaren saria eta lurraldeetako bikote onenen sariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide