Munategiko biribilguneko obrak direla eta, aldaketak izango dira trafikoan

Aitziber Arzallus 2020ko urr. 15a, 11:00

Azkoititik Basarte industriagunera sartu nahi dutenek Loiolako biribilguneraino joan beharko dute noranzkoa aldatzera; eta Basartetik Azpeitira joan nahi dutenek, Txerloiako biribilguneraino. Horrela izango da datozen bi asteetan.

Munategiko biribilgunea eraikitzeko lanak direla eta, bihartik aurrera aldaketak izango dira trafikoaren zirkulazioan. Hain zuzen ere, biribilgunea osatzeko behar diren irlatxoak eraikitzeko, Azkoititik Basarteko industriagunera eta Basarteko industriagunetik Azpeitira zuzenean sartzeko ezkerrerako mugimenduak debekatu egingo dituzte.

Ondorioz, Azkoititik Basartera sartu nahi dutenek Loiolako biribilguneraino joan beharko dute noranzkoa aldatzeko; eta Basartetik Azpeitira joan nahi dutenek Txerloiako biribilgunean aldatu beharko dute noranzkoa. Aldaketa horiek bi aste iraungo dutela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, bihartik urriaren 30era arte. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide