Pettik kontzertua emango du igandean, Matadeixen

Andoni Elduaien 2020ko urr. 15a, 08:31
Petti musikaria. (Argazkia: Berako agenda)

'Manipulazio estrategiak' diskoa aurkeztuko du igandean Pettik Azkoitian. Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira. 

Igandean, 12:30ean, Petti musikariak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Matadeixen. Hainbat musika estilo lantzen ditu Berako (Nafarroa) musikariak, besteak beste, rocka, folk-rocka, post-rocka, rhythma eta bluesa edota countrya. Igandean bakarlari moduan igoko da Matadeiko oholtzara, baina hainbat kolaborazio lan egindakoa da Anarirekin, Txuma Murugarrenekin eta Rafa Ruedarekin.

Igandeko kontzerturako sarrerak aurrez erosi beharko dira, mataderoekintzak@gmail.com e-posta helbidera idatzita. Aurten argitaratutako Manipulazio estrategiak diskoa aurkeztuko du gitarrajole nafarrak Azkoitian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide