Organo Erromantikoaren XXI. Zikloko hirugarren emanaldia, bihar

Aitziber Arzallus 2020ko urr. 16a, 08:00
Przemyslaw Kapitula organo-jotzailea, artxiboko irudi batean

Przemyslaw Kapitula organistak eskainiko du kontzertua bihar, larunbata, Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokian, 20:00etan hasita.

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloa ere badoa aurrera, eta ari da amaierara iristen. Azkoitiko azken aurreko emanaldia bihar izango da, 20:00etan hasita, Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokian, eta Przemyslaw Kapitula organistak eskainiko du kontzertua. 

Bergaran eta Azpeitian ere emanaldi bana izango da bihar eta etzi, aurtengo zikloaren baitan herri horietan izango diren azkenak. Bihar, larunbata, Bergarako San Pedro parrokian, Oscar Candendo organista eta Ana Otxoa sopranoa ariko dira (20:00); eta etzi, igandea, Itziar Urbieta eta Loreto Fernandez Imaz organistek emango dute kontzertua, Loiolako Santutegian (20:00).

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloari urriaren 24an emango diote bukaera, Azpeitiko eta Bergarako organo ikasleek Azkoitian emango duten kontzertuarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide