Bizikletak garbitzeko gunean tutu bat puskatuta agertu dela salatu du udalak

Maxixatzen.eus 2020ko urr. 13a, 16:32

Udalak espazio publikoak "zaintzeko" eskatu die herritarrei, "publikoa dena guztiona" delako eta "guztiok zaindu beharrekoa".

Azkoitiko Udalak bizikletak garbitzeko gunean tutu malgu baten muturrekoa puskatuta agertu dela salatu du sare sozialetan. Udalaren arabera zerbitzua ematen hasi aurretik apurutu dute tutua, "errespetu ezaren" eta "salagarria" den ekintza baten. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide