Bi autoren arteko istripua izan da Olaso parean

Julene Frantzesena 2020ko urr. 13a, 15:38
Istripuko irudi bat.

Elgoibarko norantzan izan da istripua 15:00 pasatxoan; bidegurutzetik ateratzen ari zen zegoen auto batek eta Azkarate aldera zihoan beste batek egin dute talka. Ertzaintzak jakinarazi duenez, pertsona bat ospitalera eraman dute zauri arinekin.

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, asteartea, GI-3174 errepidean, Olasoko bidegurutzearen parean. Elgoibarko norantzan izan da istripua. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, bidegurutzetik ateratzen ari zen auto batek eta Azkarate aldera igotzen ari zen beste batek talka egin dute. 15:00 pasatxoan jazo da ezbeharra, eta pertsona bat arin zaurituta eraman dute ospitalera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide