Anaitasunak Errege Kopako hurrengo fasea jokatuko du

Nerea Uranga 2020ko urr. 12a, 09:32
Anaitasunakoak, atzo, Ondarroan (Bizkaia). Argazkia: Anaitasuna FT

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Errege Kopako sailkapen fasea gainditu eta urrats bat aurrera egin du Anaitasuna futbol taldeko gizonezkoen taldeak. Atzo, igandea, Aurrera Ondarroari 1-2 irabazita lortu dute aukera hori gorrixek. Hurrengo aurkaria nor izango duten zozketa bidez erabakiko da; azaroan hasiko du Errege Kopa.

Anaitasuna futbol taldeko gizonezkoen taldeak atzo, igandea, jokatu zuen Aurrera Ondarroaren aurka Errege Koparako sailkapen faseko neurketa erabakigarria, Zaldupen (Ondarroa, Bizkaia). Jokatu eta irabazi; 1-2 eginda, Kopakoan fase bat aurrera egitea erdietsi zuten. Gorritxoen bi golak Anderrek sartu zituen, biak bigarren zatian: aurreneko gola (0-1) 56. minutuan eta 0-2 62. minutuan egin zuen. Ondarroakoek 65. minutuen lortu zuten Azkoitikoei gol bakarra sartzea.

Ondarroan garaipena lortuta, Errege Kopakoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoa mailako fasea gainditzea lortu du Xabier Artetxek gidatzen duen taldeak. Kopako hurrengo fasea zeinen aurka jokatuko duen zozketa bidez erabakiko dute, eta azaroan izango da norgehiagoka hori. Errege Kopako fase nagusia neurketa bakar batera izango du. Izan ere, sailkatuta Espainiako beste federazio baten menpean dagoen talde bat izango du aurkari. Partida bakarrera erabakiko dute bi taldeek sailkapena. Partida hori ere aurrera ateraz gero, Europako txapelketetan parte hartzen ari ez den Espainiako Lehen Mailako talde bat izango luke aurkari Anaitasunak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide