Musikaz bete dute parrokia Oscar Candendo organo-jotzaileak eta Ana Otxoa sopranoak

Urtzi Oteiza eta Maialen Etxaniz 2020ko urr. 11a, 09:28

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruan kontzertua eskaini zuten atzo Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokian. 

Oscar Candendo organo-jotzaileak eta Ana Otxoa sopranoak musikaz bete zuten Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokia atzo. Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruan, kontzertua eskaini zuten Candendok eta Otxoak, 20:00etan hasita, eta doinu ederrez gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek. 

Gaur jarraituko du Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruko eskaintzak, Ignacio Arakistain organo-jotzailearen eta Jon Aramendi tronpeta-jotzailearen nahiz Mariatxen Urkia sopranoaren emanaldiarekin. Loiolako Santutegian eskainiko dute emanaldia, 20:00etatik aurrera. 

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide