'Jaiegun arrotzei intsumisioa' lelopean, Herri Eskolak antolatu ditu Azkoitiko IAk astelehenerako

Maialen Etxaniz 2020ko urr. 9a, 10:09
Urola Erdiko IAk iaz egindako Herri Eskola bateko irudia.

Azkoitia BHIn egingo dituzte Herri Eskolak, 11:00etan hasita. Bertan, Lan sindikala ikastetxeetan eta autodefentsa sareak izeneko hitzaldi-tailerra egingo dute, "analisia eta hausnarketa" xede. 

Hispanitatearen Eguna izango da astelehenean, urriaren 12an, eta Azkoitiko Ikasle Abertzaleek Herri Eskolak antolatu dituzte egun horretarako, Jaiegun arrotzei intsumisioa lelopean. Azkoitia BHIn egingo dituzte Herri Eskolak, 11:00etan hasita. 

“Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko, eta Euskal Herriko ikasleok eskualdez eskualde elkartuko gara langileok erdigunean jartzen gaituen edukia mahaigaineratzeko”, adierazi dute IAko kideek. "Hausnarketarako eta analisirako" parada izango dute ikasleek Herri Eskoletan: “Bizi dugun testuinguru gordinaren aurrean egindako eta egin daitekeen lan politikoaz hitz egiteko aukera izango dugu. Gainera, aurrean ditugun erronken nondik norakoak ulertu ahal izateko gakoak mahaigaineratuko ditugu”.

Horretarako, Lan sindikala ikastetxeetan eta autodefentsa sareak izeneko hitzaldi-tailerra antolatu dute. Solasaldi-tailerra Azkoitia BHIn egingo dute, 11:00etatik aurrera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide