Kalean da Maxixatzen aldizkariaren urriko zenbakia

Maxixatzen.eus 2020ko urr. 9a, 11:00

Gaur, ostirala, hasiko dira banatzen urriko Maxixatzen aldizkaria. Hainbat protagonista bildu ditu Maxixatzenek aldizkariaren 403. zenbakirako, eta azalera Iñigo Uzin Mondragon taldeko presidente azkoitiarra ekarri du.

Gaurtik aurrera banatuko du Maxixatzenek 403. aldizkaria. Bertan hamaika gai berri jorratu ditu Maxixatzenek. Ondorengo gaiak izango dituzte irakurgai eta ikusgai bazkideek:

  • Joey Albert filipinarraren Hitz bitan elkarrizketa.
  • Mikel Zengotitaren Izpiak eta hizkiak argazkia.
  • Iñigo Uzin Mondragon taldeko presidente azkoitiarrari egindako elkarrizketa.
  • Idoia Uranga aktoreari eta zuzendariari Bestaldetik egindako elkarrizketa.
  • Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolariaren Erretratua.
  • Kepa Alberdi historia zalearen, Ekaitz Etxezarreta eta Ione Zuloaga historialarien Akordatzen? kontakizuna.
  • Azkoitiko bidegorriaren Klik! argazki erreportajea.
  • Urriko agenda
  • Iritziak:
    • Nerea Uranga
    • Karmen Irizar Segurola
    • Imanol Elezgarai
    • Beñat Rodriguezen iritzi grafikoa
    • Ainhize Azpiazu Altuna
    • Xabier Etxaniz
    • Miren Alberdi
  • Plazan bazan jolasak.
  • Erniarraitz bertsozale elkarteko Xabier Aldalurren bertsoak.
Oharra: Zakelmari aurkitzen duten Maxixatzeneko bazkideen artean Herrixen elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek.
 

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide