Xabi Solanok Azkoitian emango duen kontzerturako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko urr. 8a, 15:06
Xabi Solano.

Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahalko ditu, bakoitza hamar euroren truke. Sarrerak Baztartxoko film emanaldiak hasi baino lehen eskuratu ahalko dira agortu bitartean.

Azkoitiko Udalak antolatuta, Xabi Solanok urriaren 31n kontzertua emango du Azkoitiko Baztartxo antzokian, 20:00etan. Emanaldirako sarrerak bihar, ostirala, jarriko dituzte salgai Baztartxo Antzokiko leihatilan bertan. Film emanaldiak hasi aurretik erosi ahalko dira sarrerak, hamar euroren truke. Udalak jakinarazi du, ordea, pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera eskuratu ahalko dituela.

Baztartxoko film emanaldi bakoitza baino ordu erdi lehenago zabalduko dute leihatila. Ostiraletan eta larunbatetan 21:30ean zabalduko dute Baztartxoko leihatila, igandetan 16:30ean eta 19:00etan eta astelehenetan, berriz, 19:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide