'Lurralde hotzak', 'Rifkin's Festival' eta 'Vicky el Vikingo y la espada mágica' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Ostiralean emango dute denboraldi berriko lehen zine foruma, eta 'Lurralde hotzak' dokumentaleko zuzendariarekin solasaldia egingo dute amaieran.

Datorren asteburuan, Lurralde hotzakRifkin's Festival eta Vicky el Vikingo y la espada mágica filmak ikusteko aukera egongo da Baztartxo antzokian. Iratxe Fresneda zuzendariaren Lurralde hotzak filma eskainiko dute ostiralean 22:00etan. Zine forumari lotutako denboraldiko lehen filma izango da, eta gainera, Fresneda zuzendaria ere bertan izango dela aurreratu dute, filmaren gainean hitz egiteko.

Rifkin's Festival filma, bestalde, zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute. Vicky el Vikingo y la espada mágica haurrentzako filma, berriz, igandean 17:00etan emango dute. 

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Lurralde hotzak filma

Rifkin's Festival filma

Vicky el Vikingo y la espada mágica filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide