Sutea izan da Gurelan enpresan

Mailo Oiarzabal eta Maialen Etxaniz 2020ko urr. 2a, 17:31

Pintura kabina batean piztu da sua, eta une horretan lantegi barruan zeuden langile guztiak kanpora atera dituzte. Maxixatzen.eus-ek jakin ahal izan duenez, suteak ez du kalte pertsonalik eragin.

Sutea izan da gaur arratsaldean,16:30 aldera, Azkoitiko Gurelan enpresan. Pintura kabina batean piztu da sua, eta berehala hasi da kea lantegi barrutik ateratzen. Ertzaintza, anbulantzia bat, lau suhiltzaile kamioi eta Udaltzaingoa bertaratu dira sutearen lekura, eta lantegi barruan zeuden langile guztiak kanpora atera dituzte. Maxixatzen.eus-ek jakin ahal izan duenez, ez da zauriturik izan, eta suak ez du kalte pertsonalik eragin. Suhiltzaileek 17:15erako itzalduta zuten sua, baina bitarte horretan Gurelan ondoko biribilgunea itxita egon da, prebentzioz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide