Eguraldia tarteko, #650Tontor egitasmoa bertan behera utzi du Sarek

Julene Frantzesena 2020ko urr. 1a, 15:35
Joan den uztailean ere elkartu ziren herritarrak Xoxoten, Sarek deituta. (Sare)

Atzeratu egin dute data, eta 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dituzte euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko antolatutako mendi irteerak. Dena den, larunbatean argazki jendetsuak ateratzeko deita egin du Sarek: Azkoitian 12:30ean izango da, Balda plazan.

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek larunbaterako. Eguraldi kaskarra iragarri dutela eta, baina, bertan behera utzi dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan egitekoak ziren mendi irteerak. Dena den, atzeratu egin dute data; hain zuzen ere, 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dute, Sarek azaldu duenez.

Mendi irteerak egingo ez badituzte ere, larunbatean herrietan argazkiak ateratzeko deialdiak egin ditu Sarek. Herriz herri aterako dituzte argazkiak; Azkoitian, adibidez, 12:30erako jarri dute hitzordua, Balda plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide