Iraitz Otañok batzarkide kargua hartu du

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 29a, 12:21

Otaño Azkoitiko EH Bilduko zinegotzia eta bozeramailea da 2015etik, eta gaurtik aurrera Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea ere izango da, Deba-Urola hauteskunde barrutiari dagokion ordezkaritza osatuz.

Iraitz Otaño azkoitiarrak Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide kargua hartu du gaur, asteartea. 2015etik Azkoitiko Udalean EH Bilduko zinegotzia eta bozeramailea da Otaño, eta gaurtik aurrera batzarkide ere izango da Deba-Urola hauteskunde barrutiari dagokion ordezkaritza osatuz. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietan Mikel Biain oñatiarrak utzitako lekua beteko du azkoitiarrak, eta honako batzorde hauetan parte hartuko du: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Batzordean, Hizkuntza Berdintasuneko Batzordean eta Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Batzordea.

Antropologian graduatua da Otaño, eta gaur egun Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza praktikak XIX. mendean masterra egiten ari da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide