Eraikuntza eta Eraispen Hondakin guneak eraikitzeko aurreikusitako eremuak baliogabetzea bozkatuko dute biharko udalbatzarrean

Andoni Elduaien 2020ko ira. 29a, 09:21
Azkoitiko udaletxea.

Datorren urteko udalaren ordenantza fiskalen aldaketa eta Elkarguneko tarifak ere eztabaidagai izango dituzte iraileko udalbatzarrean.

Bihar, asteazkena, Azkoitiko Udalak iraileko ohiko udalbatzarra egingo du, 19:00etan. Eguneko zerrendan hamar puntu izango dituzte aztertzeko. Bigarren puntuan, esaterako, lurzoru ez urbanizagarriari eta araudi orokorrari dagokion Azkoitiko Hirigintza Arauen laugarren aldaketa puntualaren behin behineko onespena izango dute eztabaidagai udal ordezkariek. Proposamena udalean onartzen badute ere, EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordeak (EAELAB – COTPV) eman beharko du azken onespena.

Eliz atari aurreko Idiakez Ederra edo Kale Nagusia 80 eraikinaren birgaitze lanak egiteko udalak eta Visesak egindako hitzarmena ere baliogabetuko dute udalbatzarrean. Uztailean erabaki zuen sozietate publikoak etxebizitza horiek ez eraikitzea, lanek zuten "gainkostuengatik eta konplexutasunagatik". Horrez gain, datorren urteko udalaren ordenantza fiskalean aldaketak egin edo ez ere aztertuko dute udalbatzarrean, baita Elkarguneko tarifen hasierako onespena ere.

Honako hau izango da biharko gai zerrenda:

  • Aurreko bilkuretako aktaren onespena, hala badagokio.
  • Lurzoru ez urbanizagarria eta araudi orokorrari dagokion Azkoitiko Arau Subsidiarioen 4. aldaketa puntualaren behin behineko onespena.
  • Azkoitiko Kale Nagusia 80 eraikinaren birgaitze lanak egiteko Azkoitiko Udalaren eta Visesaren arteko hitzarmena baliogabetzea.
  • 2021 ekitaldira Udaleko Ordenantza Fiskalen aldaketaren hasierako onespena.
  • 2021 ekitaldirako Zubiaurre-Elkargune Institutuko tarifen hasierako onespena.
  • Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 5 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  • Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  • Behin betiko onespenen berri ematea.
  • Aurrekontuari buruzko informazioa.
  • Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide