Ikus-entzuleek gozatua hartu dute Iraurgi eta Mariaren Bihotza abesbatzen kontzertuan

Andoni Elduaien 2020ko ira. 27a, 11:06

Azkoitiko abesbatza aritu zen lehenik parrokian, eta Donostiakoa gero. Amaieran, berriz, bi abesbatzek elkarrekin kantatu zuten.

Atzo, larunbata, kontzertua eskaini zuten parrokian Azkoitiko Iraurgi abesbatzak eta Donostiako Mariaren Bihotza abesbatzak. Iñaki Maidaganek zuzenduta, sei abesti kantatu zituen Iraurgi abesbatzak: Christus factus est, Ave verum, Abendlied, Ai, hori begi ederra, Bésame mucho eta Te quiero. Donostiako abesbatzak ere beste sei kantu abestu zituen, Saioa-Ivanka Zuaznabarren aginduetara: O Vos Omnes, Aves Maris Stella, Ave Maria, Gabriel's Oboe, Begi Urdin eta Mutil txaleko Gorri.

Amaieran, berriz, bi abesbatzek Ipharadise eta Maitia nun zira abestiak kantatu zituzten elkarrekin. Ikus-entzule ugari elkartu zen parrokian; gogotik txalotu zituzten herritarrek bi abesbatzen emanaldiak. Sarreran, gainera, bakoitzaren izen-abizenak eta telefono zenbakia hartu zituzten, osasun egoerari lotutako ezer gertatuta ere antolatzaileek ikus-entzuleen datuak eskuragarri eduki zitzatzen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide