Bisita gidatua egin dute Intsausti jauregian

Andoni Elduaien 2020ko ira. 26a, 13:18

Intsausti jauregia barrutik ezagutzeko parada izan dute gaur eguerdian Azkoitiko Udalak antolatutako bisita gidatuan parte hartu duten herritarrek.

Hainbat lagunek bisita gidatua egin dute gaur, larunbata, Intsausti jauregian. 12:00etan hasi dute bisita Juan Bautista Mendizabalek gidatuta, eta parte hartu duten herritarrek Intsausti jauregiaren eta Azkoitiko Zalduntxoen historia ezagutzeko aukera izan dute. Udalak uda sasoirako antolatutako Azkoitia Ezagutuz bisita gidatuetan azkena izan da Intsaustin egin dutena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide