Epezabal enpresako behargin batek "lan istripu larria" izan zuela salatu du LABek

Maialen Etxaniz 2020ko ira. 25a, 08:13

Istripuaren aurrean, "beharrezko ikerketa" eskatu du sindikatuak, "horrelako gertaera lazgarria ez dadin errepikatu". Era berean, "beharrezkoak diren neurriak" ezartzeko galdegin du LABek. 

Urola Kostako LAB sindikatuak salatu du joan zen astelehenean Azkoitiko Epezabal enpresako langile batek "lan istripu larria" izan zuela. Behargina Irizar enpresak azpikontratatuta ari zen lanean istripuaren unean. Sindikatuak elkartasuna adierazi die langileari, haren senideei nahiz lankideei.

Istripuaren aurrean, "beharrezko ikerketa" eskatu du sindikatuak, "horrelako gertaera lazgarria ez dadin errepikatu". Era berean, "beharrezkoak diren neurriak" ezartzeko exijitu du LABek. "Gure konpromisoa berresten dugu: prebentzioak eta lan osasunak lehentasunezkoa izan behar du, bai gure enpresan zein edozein azpikontratan", gaineratu du sindikatuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide