Azkoitia Lagunkoia martxan da berriro

Olaia Juaristi 2020ko ira. 24a, 12:44
Azkoitia Lagunkoiaren bilera bat. (Azkoitiko Udala)

Atzo, asteazkena, bildu ziren dozena erdi lagun, ikasturte berriko lehen bilera egiteko. 

Azkoitia Lagunkoiak bere lehen bilera egin du, COVID-19ak eragindako etenaldiaren ostean. Atzo, asteazkena, bildu ziren Elkargunean dozena erdi inguru herritar, eta, bertan, datozen hilabeteetako lan plangintza osatzen hasi ziren.

Udalaren arabera, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko —bereziki, pertsona nagusiena, haien zahartze aktiboa sustatuz— egiten du lan Azkoitia Lagunkoiak. Hainbat esparru lantzen ditu taldeak; besteak beste, etxebizitza, inklusioa, herri partaidetza edota irisgarritasuna. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide