Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Moko zorrotza' antzezlana ikusteko sarrerak

Maxixatzen.eus 2020ko ira. 18a, 09:16

Komedia antzezlana eskainiko du bihar, zapatua, Txalo produkzioak, eta hara joateko bina sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean.

Bihar, zapatua 19:30ean eskainiko dute 'Moko zorrotza' antzezlana Baztartxo antzokian. Maxixatzenek, udalak lagunduta, antzerkia zuzenean ikusteko lau sarrera zozkatu ditu bi bazkideren artean.  eta honako hauek izan dira saridunak:

  • Axun Odria
  • Mikel Mendizabal

Lehiaketan parte hartzeko, antzezlanaren zuzendaria nor zen asmatu behar zen, eta honako hau zen erantzun zuzena: Mario Hernandez.

Emanaldia zuzenean jarraitzeko sarrera 8 eurotan eskuratu ahal izango da egunean bertan; antzezlana hasi baino ordubete lehenago zabalduko dute Baztartxoko leihatila. Txalo produkzioak taldearen komedia antzezlanarekin hasiko da, beraz, antzerki denboraldi berria, Baztartxon. Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak Juan eta Lauraren paperean arituko dira.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide