Zein da 'txankamalue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko ira. 18a, 08:08
(Argazkia: Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'zelemon eiñ' esamoldearen esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'txankamalue' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Txankamalue hitzak bi adiera ditu gure herrian, eta hona hemen biak azalduta, adibide eta guzti:

Batetik, txankamaluek txorimaloa esan nahi du, eta adibidez, honela erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Attittek beti eukitzezun txankamalue baratzan".
  • Euskara batuan: "Aitonak beti edukitzen zuen txorimaloa baratzean".

Bestetik, hanka luzeak dituen pertsonari esaten zaio txankamalue, eta adibidez, honela erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Mutil hori txankamalue da".
  • Euskara batuan: "Mutil horrek hanka luzeak ditu".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide