Pako Sudupe idazle azkoitiarrak Emilio Lopez Adanen biografia liburua kaleratu du

Pako Sudupe, erdian. (Argazkia: Buruxkak.eus)

Emilio Lopez Adanen bizitza oinarri hartuta idatzi du idazle azkoitiarrak bere azken lana.

Pako Sudupe idazleak Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioen pentsalari liburua kaleratu du. Emilio Lopez Adan medikua da lanbidez, baina idazle eta pentsalari lanak ere egindakoa da. Lopez Adan ETAko kidea izan zen frankismoaren garaian, hain zuzen 1963. urtetik 1974. urtera. Joxe Azurmendiren bultzadarekin, Sudupek haren biografia oinarri hartuta idatzi du liburua.

Liburua hiru zatitan banatu du Sudupek. Lehen zatian, Lopez Adanen "biolentzia politikoaren memoriak" jaso ditu idazle azkoitiarrak. Bigarren zatian, berriz, "iraultzaren eta bortxaren arteko harremanei buruz adierazitakoak" bildu ditu Sudupek, eta hirugarren eta azken zatian, "etorkizunari begira interesgarriak izan daitezkeen ideiak" jaso ditu. 

Irakurri Buruxkak.eus liburutegi digitalak egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide