Amsiak kontzertua emango du igandean Matadeixen

Andoni Elduaien 2020ko ira. 15a, 08:00
Amsia musikaria. (Argazkia: menosuno)

Igandean 19:00etan emango du musikariak kontzertua Matadeixen, eta sarrera aldez aurretik erreserbatu beharko da.

Datorren igandean, hilak 20, Amsiak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Matadeixen. 19:00etan hasiko da musikariaren emanaldia, baina sarrerak aldez aurretik jarriko dituzte salgai, 7 euroren truke. Sarrerak eskuratzeko mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute, ikus-entzule batek izen-abizenak eta 'Amsia sarrerak' gaia jarrita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide