'After en mil pedazos' eta 'Scooby, una aventura que traerá cola' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko ira. 16a, 08:00

Joan den asteburuan hasi zen film denboraldi berria Baztartxon 'Padre no hay más que uno' filmarekin. Aste honetan haurrentzat ere eskainiko dute denboraldiko lehen filma.

Asteburu honetan After en mil pedazos eta Scooby, una aventura que traerá cola filmak eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. After en mil pedazos filma ostiralean eta zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute antzokian. Scooby, una aventura que traerá cola haurrentzako filma, bestalde, igandean 17:00etan eskainiko dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

After en mil pedazos

Scooby, una aventura que traerá cola

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide