AZKOITTIKO EUSKERIE

Zer esan nahi du 'zelemon ein' Azkoitiko adierak?

Maxixatzen.eus 2020ko ira. 11a, 08:14
Argazkia: Pixabay

Abuztuko etenaren ondoren Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatzen jarraitzeko asmoa du, eta ostiralero jarraituko du Azkoitiko hitz bat argitaratzen. Joan den astean aurkeztutako hitza 'takarra' izan zen. Oraingoan, 'zelemon ein' adieraz aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den adieraren esanahia?

Zelemon ein adierak edozer gauza egitea esan nahi du Azkoitian. Adibidez, honela erabili daiteke lehen kasu honetan:

  • Azkoitiko hizkeran: "Xelebrie zan haure, zelemon eitte zinan egunero".
  • Euskara batuan: "Arraroa zen hura, edozer gauza egiten zuen egunero".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide