Gaur ere ez du kasu positibo berririk zenbatu Osakidetzak Azkoitian

Andoni Elduaien 2020ko ira. 9a, 12:50

Eskualdean zortzi kasu zenbatu dituzte: bost Zarautzen eta hiruna Azpeitian, Orion eta Zumaian. 9.906 PCR proba egin zituen atzo Osakidetzak, eta Bizkaian zenbatu ditu kasu gehien: 312 guztira.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du atzeman kasu positiborik Azkoitian atzo egindako PCR probetan; bigarren egunez jarraian, beraz, positiborik ez herrian. Abuztuaren 13tik gaur arteko datuak aztertuta, ordea, 36 dira herrian atzemandako kasu positiboak. Eskualdean, bestalde, zortzi kasu atzeman ditu Osasun Sailak, atzo baino bat gehiago. Zarautzen bost kasu zenbatu dituzte, eta bana Azpeitian, Orion eta Zumaian. Eskualdeko gainerako herrietan, berriz, ez da kasu berririk agertu.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, gora egin du kasu positibo berrien kopuruak. Herenegun 397 positibo atzeman zituen Osakidetzak, baina atzo 264, 661 kasu positibo guztira. Dena den, atzo guztira 9.906 PCR proba egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, herenegun baino 3.070 PCR proba gehiago.

Lurraldeka, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien: 312. Gipuzkoan, berriz, 240 zenbatu dituzte, eta 97 Araban. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren beste hamabi lagunek ere positibo eman dute probetan, ordea. Gaur egun 247 lagun daude ospiraleratuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta horietatik 52 daude ZIUn. Atzoko datuen arabera, 53 lagun ospitaleratu zituzten hiru lurralde horietako ospitaleetan. Nafarroan, bestalde, 196 kasu positibo berri zenbatu ditu Osasun Sailak. 2.298 PCR proba egin zituzten eta horietatik %8,4ak eman du positibo. Atzo, halaber, beste 16 lagun ospitaleratu zituzten, inor ez ZIUn.

Azpimarratu behar da, era berean, abuztuaren 31tik irailaren 6ra 31 lagun hil zirela Araban, Bizkain eta Gipuzkoan COVID-19 gaitzari zuzenean lotutako arrazoiengatik. RO indizea, berriz, 1,02 da Osasun Sailaren arabera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide