Zuzeneko zortzi bideo hitzaldi prestatu ditu KZguneak irailerako

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 7a, 08:00

Youtuben emango dituzte eta sarbidea irekia izango da, nahi duenak izango du jarraitzeko aukera. Aurrez izena eman beharrik ez dago.

Internetez zuzeneko bideo hitzaldi sorta berria prestatu du KZguneak irailerako. Lau gai jorratuko dituzte, eta bakoitzean euskaraz zein gaztelaniaz izango da hitzaldiak jarraitzeko aukera. Youtube KZguneaTIC kanalean emango dituzte hitzaldiak, eta horiek jarraitzea nahi dutenek Interneterako konexioa besterik ez dute behar izango; izan ere, hitzaldi irekiak izango dira eta ez da aurrez izena eman beharrik egongo. Hitzaldiak zuzenean jarraitzeko aukerarik ez dutenek gerora ere eskura izango dituzte, aipatutako Youtubeko kanalean grabatuta gordeko baitituzte.

Hauek dira KZguneak Youtube bidez irailean emango dituen euskarazko hitzaldiak, bakoitzari dagokion estekarekin:

Irailak 10, 11:00-11:30: 1G, 2G, 3G... Zer da?.

Irailak 15, 18:00-18:30: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten.

Irailak 24, 11:00-11:30: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu.

Irailak 29, 18:00-18:30: Argazki mugikorreko aholkuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide