Zabaldu dute Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikula epea

Olaia Juaristi 2020ko ira. 1a, 16:04
Gaztanenea eraikina.

Ikastaroetan ingelesa, alemana eta frantsesa eskainiko dira aurten; azken bi hizkuntza horietan iaz baino maila bat gehiago, gainera. Matrikula egiteko azken eguna irailaren 28a izango da.

Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroko ikastaroetan izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta irailaren 28a izango da matrikulatzeko azken eguna; egun horretako 13:00etan itxiko da izen ematea. Guztira, hiru hizkuntza eskainiko dira aurten Azkoitiko gela desplazatuetan: ingelesa (B2.1, B2.2 eta C1 mailak), alemana (A1, A2, B1 eta B2.1 mailak), eta frantsesa (A1, A2 eta B1 mailak). Matrikula eskaera Ikasgunearen webgunetik egin beharko da. Ikastaroen, ordutegien eta matrikulazioaren inguruko informazio gehiago nahi duenak, lotura honetan aurki dezake. 

Hona hemen 2020-21 ikasturteko ikastaroen ordutegiak:

Ingelesa:

  • B2.1 maila (tarteko maila). Astelehenetan eta asteazkenetan: 15:55etik 18:10era.
  • B2.2 maila (tarteko maila 2).  Astearteetan eta ostegunetan: 15:55etik 18:10era eta 18:15etik 20:30era.
  • C1 maila (maila aurreratua). Astelehenetan eta asteazkenetan: 18:15etik 20:30era.

Alemana:

  • A1 maila (oinarrizko maila). Astearteetan eta ostegunetan: 15:55etik 18:10era.
  • A2 maila (oinarrizko maila 2). Astelehenetan eta asteazkenetan: 18:15etik 20:30era.
  • B1 maila (tarteko maila). Astelehenetan eta asteazkenetan: 15:55etik 18:10era.
  • B2.1 maila (tarteko maila). Astearteetan eta ostegunetan: 18:15etik 20:30era.

Frantsesa:

  • A1 maila (oinarrizko maila). Astelehenetan eta asteazkenetan: 18:15etik 20:30era.
  • A2 maila (oinarrizko maila). Astearteetan eta ostegunetan: 15:55etik 18:10era.
  • B1 maila (tarteko maila). Astearteetan eta ostegunetan: 18:15etik 20:30era.

Iaz, 2019-20 ikasturtean, estreinako aldiz euskara (C1 maila) ikasteko aukera eskaini zuten Gaztanenean, baina aurtengo ikasturtean ez da emango «iaz hamar laguneko taldea osatzea kostatu egin zelako», azaldu du zentroko arduradunak. Alemanari eta frantsesari dagokienez, berriz, iaz baino maila bat gehiago eskainiko dute aurten: alemaneko B2.1 eta frantseseko B1 mailak, hain zuzen. 

Ikastaroei buruzko informazio gehiago eskura daiteke Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroaren helbidera idatzita: gaztanenea@azkoitia.eus.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide