Bi kasu berri zenbatu dituzte azken orduetan Azkoitian

Anartz Izagirre 2020ko abu. 27a, 13:14

Osasun Sailaren azken datuen arabera, bi kasu berri zenbatu dituzte azken orduetan Azkoitian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 764 kasu berri hauteman dituzte.

Koronabirus kasuek goranzko joera hartu dute berriro ere, eta Osasun Sailak 22 kasu berri hauteman ditu Urola Kostan. Azkoitian, bi kasu berri zenbatu dituzte. Zarautzen eta Azpeitian izan da igoerarik handiena, bederatzi eta zazpi kasu hauteman baitituzte hurrenez hurren. Horrez gain, Orion eta Zestoan bina kasu hauteman dituzte. Eskualdeko gainontzeko herrietan, berriz, ez da kasu berririk izan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere ez du etenik positibo berrien kopuruak. Izan ere, 764 izan dira azken orduetan hiru lurralde horietan hautemandako kasuak —Bizkaian 365, Gipuzkoan 243, Araban 131 eta hiru lurralde horietatik kanpo bizi direnen kasuan, 25—. Atzo, guztira, 8.753 proba egin zituen Osasun Sailak, bezperan baino 398 gehiago.

Ospitaleratutako gaixoen kopuruak ere goranzko joera du, 217 baitira ospitaleratuta dauden lagunak, atzo baino hogei gehiago. ZIUn dauden gaixoak, berriz, 31 dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide