Positibo bat zenbatu dute azken orduetan herrian

Julene Frantzesena 2020ko abu. 21a, 15:29
Osasun langileak PCR proba egiten Azpeitian.

Azken zazpi egunetan Azkoitian egindako PCR probetan zortzi positibo atzeman dituzte. Urola Kostan, guztira, 23 kasu detektatu ditu Osakidetzak azken orduetan; horietatik bederatzi Azpeitian eta zortzi Zarautzen.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak positibo bat detektatu du azken orduetan herrian. Azken zazpi egunetan Azkoitian egindako PCR probetan zortzi positibo atzeman dituzte.

Eskualdean, guztira, 23 kasu positibo zenbatu ditu Osakidetzak: Azkoitiko kasuaz gain, bederatzi atzeman ditu Azpeitian, zortzi Zarautzen, lau Zumaian eta bat Orion.

Hego Euskal Herrian 821 positibo atzeman dituzte azken orduetan. Atzo 9.121 PCR proba gauzatu zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta orotara, 724 positibo detektatu dituzte –Araban 124, Bizkaian 431, Gipuzkoan 138 eta bizilekua horietatik kanpoan dutenen artean 30–. Nafarroan, berriz, 1.925 PCR egin eta 97 positibo zenbatu dituzte.

Atzo 50 lagun ospitaleratu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta zortzi Nafarroan. Gaur-gaurkoz, 180 lagun daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta horietatik 21 daude ZIUn. Nafarroan, aldiz, zortzi lagun ospitaleratu dituzten atzo; horietatik bi ZIUn. Apirilaz geroztik ospitaleratu gehien atzo izan ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide