Beste hiru lagunek eman dute positibo PCR probetan

Julene Frantzesena 2020ko abu. 20a, 13:54

Azken zazpi egunetan bederatzi positibo atzeman dituzte herrian. Urola Kostan, guztira, hemeretzi positibo zenbatu ditu Osasun Sailak azken orduetan. Hego Euskal Herrian, berriz, 689 positibo izan dira.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak dagoeneko jakinarazi ditu azken orduetako koronabirus datuak, eta Azkoitian hiru lagunek eman dute positibo PCR probetan. Azken zazpi eguetan bederatzi izan dira kasu positiboak.

Eskualdean, berriz, hemeretzi positibo atzeman dituzte. Azken egunetako gisan, Azpeitian izan da positibo gehien: zortzi. Azkoitiko gisan, Zarautzen ere hiru positibo zenbatu dituzte, Aian bi, eta Zumaian, Zestoan nahiz Orion bana.

Hego Euskal Herrian, orotara, 689 positibo zenbatu dituzte –atzo baino 94 gehiago–. Araban 117, Bizkaian 372, Gipuzkoan 73 eta Nafarroan 113 positibo izan dira. Gainera, positibo eman duten beste hamalau lagunek hiru lurralde horietatik kanpo dute bizilekua. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.023 PCR proba gauzatu dituzte.

Egun 176 lagun daude ospitaleratuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan –atzo 39 ospitaleratu zituzten–, eta horietatik hogei daude ZIUn. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako RO indizea –oinarrizko birsorkuntza tasa–, berriz, 1,11 da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide