Beste koronabirus kasu bat detektatu dute Azkoitian

Julene Frantzesena 2020ko abu. 19a, 13:42

Azken zazpi egunetan detektatu duten seigarren kasua da herrian. Azken egunetan baino kasu gehiago atzeman dituzte Urola Kostan; izan ere, atzo sei ziren eta gaur hemezortzi. Positibo horietaik bederatzi Azpeitian zenbatu dituzte, eta bost Zarautzen.

Osasun Sailak jakinarazi ditu dagoeneko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken orduetan izan diren koronabirus datuak, baita herrikakoak ere. Azken egunetan baino kasu gehiago atzeman dituzte Urola Kostan; izan ere, atzo sei ziren –Azpeitian bost eta Zarautzen bat–, eta gaur hemezortzi. Hemezortzi kasu horietatik bederatzi Azpeitian atzeman dituzte, bost Zarautzen, eta bana Aian, Aizarnazabalen, Zumaian eta Azkoitian. Azken zazpi egunetan detektatu duten seigarren kasua da herrian.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 510 kasu atzeman dituzte azken orduetan, atzo baino 200 gehiago. Araban 86 kasu, Bizkaian 316 eta Gipuzkoan 81 zenbatu dituzte, eta etxebizitza hiru lurralde horietatik kanpo duten beste 27 lagunek ere eman dute posiitbo PCR proban. Atzo 90 lagun ospiraleratu zituzten hiru lurraldeetako ospitaleetan –guztira, 168 daude ospitaleratuta–, eta gaur egun hemeretzi pertsona daude ZIUn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide