770 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 16a, 12:27

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako 7.780 PCR probetan, beste 610 kasu positibo atzeman zituzten atzo. Nafarroan, berriz, 160 kasu detektatu dituzte.

"Tsunami" hitza aipatu zuen Nekane Murga Osasuneko Sailburuak atzoko agerraldian, eta dirudienez, olatuak indarrarekin jarraitzen du. Izan ere, azken orudetan, 770 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako 7.780 PCR probetan, beste 610 kasu positibo atzeman zituzten atzo. Aurreko egunotan bezala, Bizkaian izan dira kasu gehien –370 kasu–; Araban 130 kasu izan dira, eta Gipuzkoan 106. Hiru lurralde horietan bizi ez diren beste lau pertsonak ere eman dute positibo proban. Herriz herriko daturik ez du ematen Osasun Sailak asteburuetan.

Ospitaleratutako pertsonen kopuruak ere gora egin du azken 24 orduetan. Beste hemezortzi pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan, eta gaur egun hamalau lagun daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetako ZIUetan. 

Nafarroan, berriz, 160 kasu positibo detektatu dituzte azken orduetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide