Andramari egunez, Txalkor taldeko txistulariek eta Musika Bandak kalejira egin dute

Urtzi Oteiza eta Mireia Galarza 2020ko abu. 15a, 13:46

Segurtasun distantzia mantenduta, herriko hainbat puntutan jo dituzte musika piezak. Bihar banda ez, baina txistulariak berriro hartuko dituzte herriko kaleak.

Andramari jairik ez, baina gaur goizean, Andramari egunez, Txalkor taldeko txistulariak eta Azkoitiko Musika Bandako kideak herriko kaleetan zehar ibili dira. Goizean goiz hasita eta segurtasun distantzia mantenduz, herriko hainbat puntutan jo dituzte musika piezak, eta, bukatzeko, Kale Nagusian zehar igaro da Azkoitiko Musika Banda. Bihar banda ez, baina txistulariak berriro hartuko dituzte herriko kaleak 10:00etan hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide