Plaza hutsik, festarik gabeko Andramari bezperan

Julene Frantzesena 2020ko abu. 14a, 12:07
Plaza gaur eguerdiko 12:00etan. (Andoni Elduaien)

Ezohiko irudia utzi du gaur, Andramari bezpera, eguerdian plazak. Herritar gutxi batzuk baziren plazan, baina aurreko urteetako jendetzarik ez; izan ere, koronabirusa tarteko ez dira festak ospatuko herrian.

Festarik ez, txupinazorik ez. Eta horrexegatik zegoen gaur 12:00etan plaza jendez hutsik –plazako tabernetako terrazetan bazen jende pixka bat–. Izan ere, Andramari jairik ez da izango aurten koronabirusa tarteko, eta horrexegatik, ez dute jaien hasierako suziririk bota udaletxeko balkoitik. Andramari bezpera izanik, ezohiko irudia utzi du plazak. Jairik izango ez denez, herritarrei "arduraz eta errespetuz" jokatzeko deia egin die udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide