Aizkibel kalea ibilgailuentzat itxiko dute datorren astean

Julene Frantzesena 2020ko abu. 14a, 10:12
Aizkibel kalea. (Azkoitiko Udala)

Abuztuaren 17tik 21era bitartean egingo dituzte mozketak; errai bat edo biak moztuko dituzte, lanen arabera. Floreagan egingo dituzten babestutako etxebizitzen eraikuntzarako beharrezkoa den garai-dorrea muntatuko dute egun horietan, eta horregatik itxiko dute errepidea tarteka.

Datorren astean, abuztuaren 17tik 21era bitartean, Aizkibel kalean bide mozketak egingo dituzte ibilgailuentzat. Floreagako 16 babes ofizialeko etxebizitzak eta 14 etxebizitza sozialak eraikitzeko beharrezkoa den garabi-dorrea muntatuko dute egun horietan, eta horrek eragingo ditu kale mozketak.

Egin beharreko lanaren arabera, errai bat edo biak itxiko dituzte. Dena den, obraren arduradunek dagoeneko zehaztuta dute bi erraiak zein egunetan itxiko dituzten: kalea osorik itxita izango da abuztuaren 19an eta 20an. Izan ere, egun horietan muntatuko dute garabia eta bi erraiak behar dituzte horretarako.

Lanek irauten duten bitartean Floreaga auzorako sarrerak eta irteerak Klara Doneatik, Auzmendi Bidetik edo Zuazola kaletik egin beharko dira, norabidearen arabera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide