Txetxu Urteaga zenaren oroimenezko ekitaldiak egingo dituzte zapatuan

Julene Frantzesena 2020ko abu. 12a, 10:51
Urteaga artxiboko irudi batean.

12:00etarako jarri dute elkarrerataratzerako hitzordua plazan, eta gero, 13:00etan, sartuko dute Urteagaren oroimenezko zuhaitza Matadeixen. Ondoren, berriz, bazkaria egingo dute Matadeixen elkartzen diren lagunek. Apirilean hil zen Urteaga Venezuelan deportatuta zegoela.

Joan zen apirilean hil zen Txetxu Urteagaren oroimenezko ekitaldiak antolatu dituzte larunbaterako. Kapitalismoaren aurka, atzo, gaur eta beti lelopean, kontzentrazioa, zuhaitz-sartzea eta bazkaria egingo dituzte.

12:00etarako jarri dute elkarrerataratzerako hitzordua plazan, eta gero, 13:00etan, sartuko dute Urteagaren oroimenezko zuhaitza Matadeixen. Ondoren, berriz, bazkaria egingo dute Matadeixen elkartzen diren lagunek.

Urteagak 1979an egin zuez Azkoitik ihes, eta 1984en hartu zuten atxilo Frantzian. 1984ko maiatzean Frantziako agintariek Venezuelara deportatu zuten, eta han hil zen apirilean, minbiziaren ondorioz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide