Amabirjinaren Jasokundearen Parrokia ezagutzeko bisita gidatua izango da ostiralean

Julene Frantzesena 2020ko abu. 11a, 11:15
Parrokiaren kanpoaldea.

11:00etan hasiko da Juan Bautista Mendizabalek gidatuko duen bisita, eta taldeak mugatuak izango direnez, beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Azkoitia Ezagutuz turismo eskaintzaren barruan, Amabirjinaren Jasokundearen Parrokia ezagutzeko bisita gidatua izango da ostiralean. 11:00etan hasiko da Juan Bautista Mendizabalek gidatuko duen bisita, eta taldeak mugatuak izango direnez, beharrezkoa da aurrez izena ematea Loiolako Turismo Bulegoko 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera mezua idatzita.

XVI. mende hasierakoa da Azkoitiko parrokia, euskal estilo errenazentistakoa. Ateaurre barroko eta platereskoa, errenazimendu eta barroko estiloko erretaulak edota Cavaille Coll organo erromantikoa ikus daitezke bertan. Aurten, gainera, parrokiako atzeko atea zaharberritu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako kideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide