XXXVII. Buruz Buruko Erremonte Txapelketara sailkatzeko finala jokatuko du bihar Iban Larrañagak

Anartz Izagirre 2020ko abu. 7a, 19:47
XXXVII. Buruz Buruko Erremonte Txapelketa jokatuko duten zazpi erremontistak. (Oriamendi)

Azkoitiarrak Juanenearen aurka neurtu beharko ditu indarrak, eta irabazleak lehen mailako erremontistekin final laurdeneko ligaxka jokatuko du datozen asteetan.

XXXVII. Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute gaur, ostirala, Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta frontoian, eta Iban Larrañaga azkoitiarrak txapelketan leihatzeko txartela du jokoan biharko partidan. Izan ere, bihar, zapatua, B mailako erremontisten finala jokatuko du Larrañagak Juanenearen aurka, eta bietako batek soilik izango du A mailako erremontistekin txapelketan lehiatzeko aukera.

Partida irabazten duen erremontistak final laurdeneko ligaxka jokatuko du Ansa II.aren eta Goikoetxea V.aren aurka abuztuaren 13an, 15ean eta 20an. Ligaxka horretan lehen postuan gelditzen denak, berriz, finalaurreko ligaxka jokatu ahal izango du Barrenetxea IV.aren, Urrizaren eta Endikaren aurka —abuztuaren 22an, 27an eta 29an eta irailaren 3an, 5ean eta 12an izango dira partida horiek—. Txapelketaren finalaurrekoa, berriz, irailaren 19an izango da, eta finala, irailaren 26an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide