Caritasen tonbola zabalduko dute gaur

Maxixatzen.eus 2020ko abu. 8a, 09:00

Gaur eta bihar ez ezik, hilaren 14tik 17ra ere zabalduko dute tonbola. Txartelen prezioa euro batekoa izango da.

COVID-19ak festak zapuztu baditu ere, Caritasek aurten ere ez du hutsik egingo, eta tonbola jarriko dute datozen egunetan osasun eta segurtasun neurriak hartuta. Gaur, zapatua, irekiko dute tonbola, eta bihar ere zabalik egongo da; horrez gain, abuztuaren 14tik 17ra ere irekiko dute. Txartel bakoitzaren salneurria euro batekoa izango da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "inoiz baino laguntza handiagoa" beharko du Caritasek aurten, eta herritarrei tonbolan parte hartzeko deia egin diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide