Hiru film eskainiko dituzte abuztuko astearteetan Matadeixen

Anartz Izagirre 2020ko abu. 7a, 17:09
'For Sama' filmeko irudi bat.

Hilaren 11n Mimosas filma ikusi ahal izango da; abuztuaren 18an, For sama, eta 25ean, Loro. Film guztiak 21:30ean emango dituzte, eta emanaldietara maskara eraman beharko da.

Abuztuko astearteetarako film emanaldiak antolatu ditu Matadeixek. Datorren asteartean, hilak 11, eskainiko dute lehen filma, Oliver Laxeren Mimosas, hain zuzen ere. Bigarren emanaldia hilaren 18an izango da, Waad Al-Kateab zinegilearen For Sama; eta hirugarrena, hilaren 25ean, Paolo Sorrentinoren Loro.

Emanaldi guztiak 21:30ean hasiko dira, eta derrigorrezkoa izango da emanaldietara maskara eramatea.

Hona hemen filmen aurrerapen bideoak:

Mimosas

For Sama

Loro

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide