HARA!

Txikia IV.a elkarrizketatu dute Euskal Telebistan

Anartz Izagirre 2020ko abu. 7a, 11:57

Azkoitiarrak Urrezko Aizkolarien Txapelketa irabazi zuen joan zen igandean, eta Euskal Telebistak elkarrizketa egin dio aizkolariari.

Ezustekoa eman zuen Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolariak joan zen igandean; izan ere, Urrezko Aizkolarien Txapelketa irabazi zuen, probak Iker Vicenteren eta Mikel Larrañagaren aurretik amaituta. Euskal Telebistak Alberdi bisitatu du Urrategi auzoko bere baserrian, eta aizkolaria txapelketaren osteko sentsazioaz nahiz etorkizuneko asmoez aritu da haiekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide