Adinekoak beren hizkuntzan artatzeak duen garrantzia ikertzen ari dira

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 7a, 11:39

Saioa Martinez de Lahidalga getariarrak galdetegi bat prestatu du, Felix Zubia zarauztarrarekin batera, Urola Kostako 65 urtetik gorakoei zuzenduta.

Urola Kostako adinekoen osasun arretan hizkuntzak duen eragina ikertzen ari da Saioa Martinez de Lahidalga Azkue getariarra. Medikuntzan graduatua da bera, eta aipatu ikerketa Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan graduondokoaren amaierako proiektu modura egiten ari da. Hala, Felix Zubia mediku zarauztarrarekin batera, adinekoak beren hizkuntzan artatuak izateak duen garrantzia aztertu nahi du.

Elkarte ezberdinekin harremanetan jarri dira, hala nola, pentsiodunen elkarteekin, zaharren egoitzekin, udaletako euskara elkarteekin. Urola Kosta eskualderako galdetegi propio bat prestatu du, herritar talde horren errealitatea ezagutzeko eta lekuko osasun arreta eta hizkuntzaren diagnosi bat egiteko asmoz. Eskualdeko 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako galdetegia da eta hemen klikatuta erantzun daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide