Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko abu. 6a, 12:33
Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, abuztuak 6:

Atraskua: Gilda eta urdaiazpiko iberikoa.

Galipan: Haragi lasaña, frijituak eta tortilla.

Koxka: albondigak eta arrautza bexamelarekin.

Latz: atun enpanadilla, arrain pastela eta patata tortilla.

Tta-kun: entsalada errusiarraren biribilkia eta solomoa gaztarekin arrautzeztatuta.

Zurt: urdaiazpiko eta gazta tortilla eta oilaskoa arrautzeztatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide