Hasi dira Ibaiondo kaleko asfaltatze lanak

Anartz Izagirre 2020ko abu. 5a, 15:35

Atzo, asteartea, hasi zituzten lanak, eta txandakako zirkulazioa ezarri dute ibilgailuentzat.

Azkoitiko Udalak Ibaiondo kaleko 18. zenbakitik Martin Deuna kaleko 5. zenbakira arteko errepidea asfaltatuko du, eta atzo, asteartea, hasi zen horretan. Lanek irauten duten bitartean txandakako zirkulazioa ezarriko dute ibilgailuentzat, trafikoa bi norabideetan moztu beharrik ez izateko.

Udalak Asfaltos Urretxu enpresari esleitu dizkio hobekuntza lanak, eta 48.201 euroko aurrekontua izango dutela jakinarazi du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide