Goenatxo III.ak Igeldoko Harria txapelketa jokatuko du zapatuan

Anartz Izagirre 2020ko abu. 4a, 16:36
Jon Unanue 'Goenatxo III'.

Donostiako Trinitate plazan jokatuko dute harri-jasotze txapelketa, 19:00etan hasita. Goenatxo III.az gain beste bederatzi harri-jasotzaile izango dira lehian.

Urtero legez, Igeldoko Harria txapelketa jokatuko dute abuztuaren 8an, larunbata, Donostiako Trinitate plazan, eta eskualdeko hainbat harri-jasotzaile nor baino nor gehiago arituko dira bertan, 19:00etan hasita; tartean, Jon Unanue Goenatxo III.a. Beste bederatzi harri-jasotzaile izango ditu aurkari azkoitiarrak, eta horietatik zazpi dira eskualdekoak: Jokin Eizmendi zarauztarra, Gorka Etxeberria eta Aimar Galarraga oriotarrak, Imanol Illarramendi aiarra, Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, Jagoba Otaegi aizarnarra, eta Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra. Hamarrekoa osatuko duten beste bi harri-jasotzaileak, berriz, Alejandro Merlo eta Beñat Telleria Telleria IV.a izango dira.

Honako lotura honetan eros daitezke txapelketa ikusteko txartelak bost euroren truke, baita Donostiako Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharrean ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide