Kejie ta desditxie: 'Pilotak lehentasuna'

Herritar batek Maxixatzenera bidalitako kexa da honakoa. Hark adierazi duenez, Oteiza frontoietara joan dira gaur, asteartea, eta haur batzuk patinetan eta bizikletan zebiltzalako ezin izan dute pilotan ibili. Hona hemen kexa:

"Egun on! Gaur goizean zazpi frontoietara joan gara frontenisean ibiltzeko asmoz. Pilotalekua hutsik zegoenez, gure gauzak utzi ditugu eta jolasean hasi gara. Euria gelditu egin denez, kanpoko frontoi batera joan gara, eta euria hasi duelako berriz aurreko frontoira itzuli garenean, ume batzuk bizikletan eta patinetan ari zirela konturatu gara. Pilotalekuak askotan okupatuta egoten dira eta ez zaigu justua iruditzen frontenisean ibili nahi eta frontoia okupatuta egotea ume batzuk bizikletan eta patinetan zebiltzalako. Frontenisean, pilotan edota paletan ibiltzeak lehentasuna eduki beharko luke."

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide