Bizikletak garbitzeko gunea eraikiko du udalak Xabier Munibe kalean

Anartz Izagirre 2020ko abu. 4a, 11:09

Autobus geltokiaren atzealdean eraikiko dute gunea, bidegorriaren alboan dagoelako eta "leku ez-nabarmena" delako. Guztira, 30.000 euroko aurrekontua izango dute lanek.

Azkoitiko Udalak bizikletak garbitzeko gune bat jarriko du Xabier Munibe kaleko autobus geltokiaren atzealdean. Udalak adierazi duenez, bi arrazoirengatik aukeratu du leku hori bizikletak garbitzeko gunea ezartzeko: bidegorritik gertu dagoelako eta leku ez-nabarmenean dagoelako. Udalak, guztira, 30.000 euro bideratuko ditu bizikletak garbitzeko gunea eraikitzeko.

Erabakia hartu aurretik, erakundea hainbat herritarrekin bildu zen proiektuaren nondik norakoen berri emateko nahiz aukera ezberdinak aztertzeko. Udalak, hasieran, Garbigunean ezartzea pentsatu zuen bizikletak garbitzeko lekua, baina alde batera utzi zuen aukera hori, bidegorritik urrun zegoelako. Horrez gain, San Juango gunean eraikitzeko aukera ere baztertu egin zuten, herrigunetik hara dagoen distantziagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide