Aizpurutxon oinezkoen pasabidea eta zubia eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute

Nerea Uranga 2020ko abu. 2a, 13:30

Azkoitia eta Urretxu artean, GI-631 errepidea hobetzeko lanen lehen faseko obrak aurrera jarraitzen dute. Lan horien barruan Aizpurutxon oinezkoen pasabidea eta zubia eraikiko dituzte. Lan horiek uztailaren 20an hasi zituzten, eta Aizpurutxo auzogunean trafikoa semaforo bidez antotatuta dago gaur egun.

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea hobetzeko lanak joan den hilaren 20an hasi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Obra horien lehen faseko lanak egiten ari dira orain Aizpurutxon. Bertan oinezkoentzako pasabidea eta zubia eraikitzen hasi dira. Obrak tarteko, Aizpurutxon errei bakarra dago zabalik, eta trafikoa semaforo bidez antolatuta dago.

Aizpurutxon, Erdikobentaren eta Ibaiondoren artean, oinezkoentzat bidea eraikiko dute, galtzadaren ondoan. Era berean, oinezkoentzat bidea ibaiaren beste aldera igaroko da, horretarako eraikiko dute zubia. Gaur egun, oinezkoek errepide ertzetik ibili beharra daukate, hori saihesteko eta haien segurtasuna bermatzeko egingo dituzte lan horiek.

Zubieder eraikuntza enpresa ari da Aizpurutxon lanean, 257.366 euroko aurrekontuarekin. Eta obrak bukatzeko aurreikusi duten epea lau hilabetekoa da; beraz, aurreikusitakoa betetzen bada, abendurako bukatuta izango lituzkete Aizpurutxon aurreikusitako obrak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide